Sonar 2011

Plastikman. LCD Soundsystem. Sonar2010. Photo:Sonar.es


Ekainaren 16,17 ta 18a.
Bonua piskat merkeago erosteko aukera bihar 15 bukatzen da, 130 eurotan, ostean 155 euro balioko du. Bi gaurentzako bonua erosi daiteke ere 100 eurotan. Aurten beranduago erabaki behar izango dut joango naizen ala ez. Dirua! edo diru falta hobeto esanda!

Pasadan urtekoetatik LCD pasada bat izan zen. Bukatu ta berehala Plastikman hasita zegoen ta ikustera hurbildu ginen, aho zabalik bukatu nuen.
Oraingoz ateratako kartela… 17 ta 18an; Underworld, Salem. 16, 17 ta 18an; A-Trak, Atmosphere, Hype Williams, Little Dragon ta Tyondai Braxton.

Little Dragon!!

Info gehiago, web ofizialean.

About these ads
    • la negra
    • Urtarrila 20th, 2011

    Jeff Mills haserre baldin badago, normala, behin eta berriz soinu leherketak zure sesioan jasatea profesionalki oso gogorra izan behar da. Linkaren inguruko iritzia, mekagüen! Kartela ateratzen doan neurrian aztertzen joan beharko gara… aiii sonar sonar…

  1. Kartelaren aurrerapena, Sonar oraindik Sonar dela eta Sonar izaten jarraituko duela erakusteko lagin txiki bat. Underworld mito popular bezala, Steve Reich elektronikaren historian zeresana izan dutenak ahaztu egiten ez dituztelako, eta gero, garrantzitsuena, egungo panoramari begirada, bai arlo experimentalean (Tyondai Braxton, Pan Sonic-en tankerakoa) bai modako taldeei dagokienean ere: Salem-en musikari ez dakit zein etiketa jartzen dioten, baina gotikoak pozik izango ditu ziurrenez. Kontrako puntan dago Magnetic Man, dubstep eta drum’n’bass soinuak mainstreamera eraman dituen gizona, Ibiza-house moduko soinu eta abotsekin nahastuz. Londreseko hegoaldetik pasatzen bada harriak botako dizkiote, edo pasatu dira betirako purismoaren egunak? Ez da bera bakarra izan gainera, eta kontrako bidea (mainstreametik dubstep soinua hartu) ere egin du baten batek (http://www.youtube.com/watch?v=GE7V2nlqydU , ezin baduzue jasan pasatu zuzenean 2:10 minutura).
    Kartel asko geratzen da ikusteko, baina ez du gehiegi axola (Jeff Mills-en itzulerak izan ezik, haserre egongo al da?). Askotan esan dudan bezala, Sonar niretzako museoa da festibala bezain beste. Agian gehiago, festibalagatik nahiago nuke Primaverara joan (Suicide!).
    Aukera badago, han izango naiz aurten ere.

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.

%d bloggers like this: