Archive for the ‘ ekonomia ’ Category

Desazkundea…

Hazkundea (produkzioarena) progresuaren sinonimo bezala aurkezten ari digute behin eta berriz. Baina posiblea al da etengabeko hazkundea? Herrialde guztiena? Errekurtso finituak dituen planeta batean hazkunde infinituak planteatzea koherentea al da? Logikak esaten digu jasangarritasuna eta egun munduan erabiltzen dugun sistema kontsumista,  ez datozela bat.  (*ta ez gaitezen engainatu ere,  gure sistema zuzentzen duten estiloko kapitalista zintzo batek, honen inguruan zera esan beharko lukeelako …”herrialde guztien garapena? bai zera! “… barre algara batekin bukatuz…)

Kontzeptua aztarna ekologikoan dauka oinarria. Herrialde bakoitzak bere aztarna ekologikoa aztertuz eta onartuz, ondoren produkzioa eraldatu, adaptatzea. Herrialde batzuk hazkundearen bidea jarraitu dezakete eta beste batzuk, iparraldeko herrialde gehienak, desazkundearen bidea hartu beharko genuke.

Hortaz, hasiko gara desazkunde progresibo bat planteatzen edo bapateko desazkunde bortitza pairatu nahi petroleoa, mineral asko, edota ur kantitateak eskasak zaizkigunean?
Pertsonalki beldurra ematen dit. Ezin dugu ahaztu egun bizi dugun lapurreta-krisi honetan “sistemak”, dena ukatzearen jarrera agertu zuela txiringitoa lehertu zenerarte. Berdina egingo dute honetan ere? Jendearekin gai honetaz hitzegin dudanean ikusi dut konfidantza daukala gizakian. Askok errekurtsoak “bukatzen” direnerako beste produkzio sistema bat aurkituko dugularen uste osoa daukate.  Bai agian bai, baina zenbat krisialdi latz pasatu ostean?

Carlos Taiboren “Decrecimiento” liburua gomendatzen dizuet (mehea da).
Liburuaren laburpen gisa 45 minutuko bideo hau ikusi dezakezue ere, hizlaria Carlos Taibo bera da. (beti bazala liburua hobeto dago, ideiak gehiago sakontzen dituelako…)

Elikadura subiranotasuna

«Gure inguruan ekoizten dira behar ditugun elikagaien %80» 

2011ko irailean sortu zuten Hermeneus Interneteko ataria Eduardo Elorriagak eta Alvaro Barriosek. Sare sozialetan oinarritutako merkatu digital gisa definitzen dute webgunea. Bitartekaririk gabe elikagaiak erosteko erreminta bat da, bezero eta ekoizleak harremanetan jartzen dituena. Bost hilabete bete ditu proiektuak, eta dagoeneko 2.500 parte hartzaile lortu dituzte, ekoizle, bezero eta logistika alorrekoak denak. Enpresak Basaurin du egoitza nagusia, Bizkaian. 

Proiektua glokala, hau da, pentsatu globalki, eta ekin lokalki.

Nola erabili?
Lehenengo gauza, erregistratu. Ondoren sartu duzun helbidearen inguruko ekoizleak agertuko zaizkizu bilatzailean. Lekua edo produktuen arabera bilatu daiteke. Batzuk jakin batzuk  dituzte soilik, uhazak, haragia, gazta… beste batzuk aldiz ortuko produktu barietatea eskeintzen dute saski lote baten.

on egin !

www.hermeneus.es

hermeneus

hermeneus_2

Ezbiolentzia jardunaldia Bilbon

ezbiolentzia

Gogotxu joango naiz bihar Bidebarrieta liburutegira. Animatzen?
Jardunaldiak buruak esnatzeko, antolakuntza soziala ekintzak ziurtatzeko.

http://www.ezbiolentzia.org/

Otsailak 20, asteazkena 19:00etan. Mediterraneoko alde bietako hiritar ekimenak krisari aurre egiteko: autogestioa eta desobedientzia.
Otsailak 21, osteguna 19:00etan. Desobedientzia krisi garaian.
Otsailak 22, ostirala 19:00etan. Mahai-ingurua: Euskal Herria: aukera da orain.
Otsailaren 23an, 9:30- 14:00. Tailerra: Ezbiolentzian funtsatutako estrategien diseinua. (izena eman behar da).

gure diruarekin…

Jardunaldiak buruak esnatzeko, antolakuntza soziala ekintzak ziurtatzeko.
Gure ideologia, gure eguneroko ekintzek definitzen dute.

Bankuen jokabide txarren inguruan hitzegiten digute dokumental honetan…

Bancalimpia.com web orrian PDF formatoan eskegi dute 2010ko informea.
BBK eta Caja Laborala aipatzen dira… (46-55-57- orr.)…

…”Banca Limpia ya está consiguiendo que reaccionen  las propias entidades financieras. De hecho,  BBKha comunicado recientemente a SETEM que su participación en Thales, empresa dedicada a la fabricación de armas nucleares, fue vendida poco antes de lanzarse el informe, donde se registra dicha relación en diciembre del año 2010″…

gararen arabera (informean ez da hau aipatzen)…”KutxaBank y el problema CAF. La empresa CAF se encuentra en Gipuzkoa y sus orígenes se remontan a 1860. Su negocio principal se encuentra en la fabricación de trenes y de vagones. Sin embargo, un 5% de su producción tiene una finalidad militar, según el Centro Delàs. En concreto, se dedicaría a realizar blindajes para carros de combate. La postura de Calvo a este respecto es tajante: «Si es sólo un 5% cuesta menos erradicarlo. Mientras tenga ese tumor, consideraremos a CAF dentro de las empresas que tienen armamento y los bancos que la financian seguirán en la lista». La Kutxa tiene el 27,52% de las acciones de CAF, la BBK, el 5,81% y la Vital posee el 1,65%. La valorización según ventas de estas acciones es de 9,39 millones de euros, lo que les coloca en novena posición del ranking.

Blood coltan.

Mundua konpondu nahian izan ditugun elkarrizketa askotan, gizakia konplexua dela esan dugu hainbat alditan etsipenez. Gizakia konplexua izanik, dirua dela medio zein jokaera sinpleak dituen.  Gizakia konplexua izanik, zein sinple eta iragarriak diren gehienetan masa-sozialaren erreakzioak. Soluzio sinpleak, arazo konplexuentzako.

Kongoko koltan erauzketaren gatazkaz hitzegiten digu Blood coltan erreportaje-dokumental alemaniarrak. Jatorrizko bertsioa azpitituluekin ikusteko. Hemen

“EL PAÍS” habla del Procomún (se agradece).

A pesar de ke, para mí y para cualkiera ke siga a Pascual Serrano, por ejemplo, “EL PAÍS” es un medio de comunicación al servicio del Imperio y sus plutócratas, a veces da información de un modo más o menos decente. Es el caso.

Seguro ke si analizamos bien el artículo, encontraremos “maldades”, pero por lo menos han hablado con Antonio Lafuente, entre otros, y ponen links a sitios de interés. Con el atrevido titular “La revolución cultural del procomún”, hoy 28 de diciembre (¿podría ser una inocentada?), tratan el asunto. Y además, Amador Fernández-Savater, editor de Acuarela y activista múltiple, ha escrito un artículo corto pero interesante titulado “En provecho de todos”. Ni tan mal.

No dejen de investigar, conocer y pensar sobre el tema. Puede ser una muy buena alternativa económica, política, cultural y social. En el mismo Bilbao, ¡Colabora Bora!

Ongizate komunerako ekonomia


Ongizate komunerako ekonomia
. Etorkizuneko eredu ekonomikoa.
Cristian Felberen laburpena, 2010eko abendua.

…”La economía del bien común es un libro de 150 páginas que se publicó el 16 de agosto de  2010 en la editorial vienesa Deuticke. Los fundamentos teóricos habían sido elaborados en un libro precedente „Nuevos valores para la economía”, del mismo autor (Deuticke, 2008). Desde entonces, una veintena de empresarios ha participado en la tarea de desarrollar y detallar el modelo. Uno de los objetivos de la publicación del libro es escapar de la estéril dicotomía “lo que no es capitalismo tiene que ser comunismo” y ofrecer una alternativa sistémica humana. En el apéndice del libro, 70 empresas apoyan el modelo con su firma – lo cual es una señal de que el modelo no sólo es una hermosa idea utópica, sino que ha emergido desde la práctica empresarial. Hoy, unas 150 empresas apoyan el modelo y 50 se han decidido a implementarlo.”…

PDFa info osoarekin, hemen.

Banku etikoak


Pertsonek aginterik ez daukagula esaten diogu geure buruari behin eta berriz. Hau niri, egi erdia iruditzen zait. Kontsumoak indar handia dauka eratu dugun kontsumo-gizarte honetan. Hortaz, gure kontsumitzeko modua aldatzea ezinbestekoa da eraldatu nahi dugun errealitatean  eragina izateko.

Ildo horretan, banku etikoak gure eskura daude iada. Sinisteko zaila egiten zaigun arren, irabazi-asmorik gabeko bankuak dira. Beraiengana jo dezakegu mailegu bat eskatzera edo gure aurrezkiak bertan gordetzeko, horrela finantziatzen dituzten elkarte sozialentzako kapitala handituz. Edo bazkide egin gaitezke estruktura kooperatiboaren eraikuntza ekonomikoki indartuz. Ni Fiaren sartuta nago iada.

Fiare eta Tridos bank dira nik ezagutzen ditudanak. Hau guztiaz informatzera gonbidatzen zaituztet.

Gandhi. “Egingo dudan ia guztia baliogabekoa izango da, baina oso garrantzitsua da burutzea”.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.