Connan Mockasin
Ona spotifyaren “artistas relacionados” atala!
Nahiz eta estilo ezberdinak bilatu psikodeliara bueltatzen naiz behin eta berriz. Zein pertsonala den musika sentitzeko modua…
Posts Tagged ‘ musika ’
Ona spotifyaren “artistas relacionados” atala!
Nahiz eta estilo ezberdinak bilatu psikodeliara bueltatzen naiz behin eta berriz. Zein pertsonala den musika sentitzeko modua…
1930eko “Neue Musik Berlin” soinutresna elektronikoen aurkezpenetarako jaialdian ezagutarazi zen. Nik, Sonar 2013ean aurkeztuko nuke berriro dudarik gabe.
Gizona, Oskar Sala. Ingeniaria, konpositorea eta musika elektronikoaren aintzindari bat izan zena, hobekuntzak egin zizkion trautoniumari bere bizitza osoan zehar.
Aurtengo Sonarrean nire talderik begikoenak Fatboy Slim, Amon Tobin eta azken aldiko aurkikuntza zoragarria Metronomy!
…”Inspirado por la versatilidad e inteligencia emocional Björk y Aphex Twin, Metronomy empezó como el proyecto digital de Mount, tras varios experimentos previos como batería. Tres discos más tarde, con un formato de banda consolidado y un sonido en evolución constante, Metronomy presentan en “The English Riviera”, su último largo y su cara más pop. Pop en forma de canciones que llegan repletas de funk de los setenta, languidez y sensualidad sin abandonar nunca la pista de baile”… www.sonar.es
PJ Harveyren musika estiloa ez zait inoiz bat ere gustatu, baina… a zer nolako diska azkenekoa!!
Agian ohiko zaleek justu kontrakoa esango duzue…
.
Beste suediar baten jarraitze berria naiz, Lykke Li. Bi diska ditu iada ta biak oso onak, Youth Novels (2008) ta Wounded Rhymes (2011). Lehenengoa arinagoa edo alaiagoa.
Rich Kids blues. (2011)
I follow rivers. (2011)
Little bit. (2008)
Diska berriaren aurkezpen abestia.
La gallina diskoko beste abesti on bat.
.
Diska berria atera dute; Diamantes, oraindik ez dut askotan entzun. Pop estilora hurbildu dira beraien estiloa mantenduz. Ez daukat arazorik horrekin, baina aurreko diskak sakonagoak iruditzen zaizkidala esango nuke. Melodiak agian indar gutxiago dute… mutilaren ahotsa ezberdina somatzen dut, kantatzeko modua edo, beste pertsona bat zela ere pentsatu dut. Bilatzen egon naiz, ta naiz eta taldean aldaketak egon diren, ahotsa aldatu dutelaren informazorik ez dut aurkitu.
Durangon egongo dira Plateruenan apirilaren 2an. Zuzenean ez ditut inoiz ikusi, nik ez dut galduko.
.
Oso talde interesgasrria. Patineteen mugimenduak harrapatu egiten du, ezta?. Osteko animazioa ez dut gustoko.
Ez dakit zenbat diska dituzten, nik “Deep Cuts” (2004) diska gomendatzen dizuet. Heartbeats-ek, bereziki flipatu egiten nau, 80. hamarkadara eramaten nau zuzenean. Txikitatik ezagutzen dudalaren sentsazioa sortarazten dit, hasiera The Goonies-en abestia gogorarazten didalako agian. Ezagutzen duzuen José Gonzalezen Heartbeats abestia honen bertsio bat da bai, niri originala gehiago gustatzn zait.
“Tomorrow in a year” (2010) diskan soinu digital abstraktuekin jolasten dute ta naiz eta entzuteko batere erraza ez izan, musika mota honen zaleentzako interesgarria izango dela uste dut.
Spotifyn dituzue biak.
Web ifizialean bideo gehiago dituzue.
bbk live-era pasadan urtean ez nintzen joan. Aurtengo kartela piskanaka agertzen doa; Coldplay, Amy Winehouse, Jack Johnson, The Chemical Brothers, Crystal Castles… Gauren baten agertuko beharko naizela uste dut. Esan beharrik ez dago Amy ikustea pilo gustatuko litzaidakela, ia txintxo dabilen. Ekainerako hilabete batzuk falta dira… ta emakume honekin batek daki. Rocktoils web-gunearen arabera Amyk drogen asuntuaren inguruan zera dio…”Pero ya se terminó. Mi niñera Cynthia me ayudó muchísimo”. En cuando a su nuevo trabajo, Winehouse adelantó que será un poco más ska, y sobre todo más cautivante. Según sus palabras, estuvo escuchando 2-Tone y Shangri-La’s, a modo de influencia para su próximo disco”.
Ia diska berria zelangoa den.
Bideoek ezer berezirik ez daukate…
Christina Rosenvingek diska berria argitaratuko du datorren astean (La joven Dolores) eta aurkezpen kontzertu txikia emango du fnac-en. Datorren ostirala, urtarrilak 28, arratsaldeko 7etan. Kontzertu hauek dohainik dira, aretoa bete arte. Ni ez naiz inoiz egon, ez dakit zenbat jende sartzen den, beraz ez dakit zenbat denbora lehenago joan beharko dugun sartu ahal izateko…
Aurkezpen bideoklipa, Mi vida bajo el agua.
Ekainaren 16,17 ta 18a.
Bonua piskat merkeago erosteko aukera bihar 15 bukatzen da, 130 eurotan, ostean 155 euro balioko du. Bi gaurentzako bonua erosi daiteke ere 100 eurotan. Aurten beranduago erabaki behar izango dut joango naizen ala ez. Dirua! edo diru falta hobeto esanda!
Pasadan urtekoetatik LCD pasada bat izan zen. Bukatu ta berehala Plastikman hasita zegoen ta ikustera hurbildu ginen, aho zabalik bukatu nuen.
Oraingoz ateratako kartela… 17 ta 18an; Underworld, Salem. 16, 17 ta 18an; A-Trak, Atmosphere, Hype Williams, Little Dragon ta Tyondai Braxton.
Little Dragon!!
Info gehiago, web ofizialean.