Posts Tagged ‘ zinema ’

TRUÑON WITH LOVE…

to-rome-with-love04

Eneeee… zer gertatzen ari da miresten “ditudan-nituen” zuzendariekin?

(ez dago spoilerrik)
Woody
… “To Rome with love” ikusi nuen pasadan astean ta asko aspertu nintzen… eta asko esaten dudanean asko da. Bere aurrekoa “Vicky Cristina Barcelona”… pufff eskerrak Penelope zegoela eta interpretazio maila igo zuela. “Scoop”ekin ere aspertu nintzen… Pentsioa ona izango duzu iada ez Woody?
Almodovar maitia zergaitik ez ditut iada zure pertsonaiak sinisten? “La piel que habito” adibiderik onena iruditzen zait zentzu horretan, ez nuen ezta Banderas sinistu. Pedro… Pedroooo… “Los abrazos rotos” ez zitzaidan batere gustatu ere ez… Estilismoagatik izango da? Elkarrizketak? freskotasun falta handia dago ez?
Medem… “Caotica Ana” izan zen ikusi nuen azkena. Oso txarra. Badakit bere bizitzan oso momentu txarretik pasatzen ari zela, pelikula hau bidean harri bat izatea espero dut… animo Medem.

Ez dut itxaropenik galdu nahi… hurrengoak “Room in Rome” eta Almodovarren azkena…
beldur naiz.

Zinema Japoniarra

Sin título-1

 

…”Zinemateka: Nikkatsu, 100 urte. Martxoaren 6tik apirilaren 11ra.
Produktore baten ikustaldia egitea zinemaren historian sakontzeko modua da, ez da izenburuen eransketa soilera murrizten. Batetik, estrategia industrialaren azterketa posible egiten du gizartearen transformaziora eta publikoaren gogoaren bilakaerara moldatu ahal izateko. Bestetik, mugimendu honetara moldatu dira hainbat produktore, birsortu eta bereganatu egin dute, eta honen berri azaldu nahi da. Hauxe da atzera begirakoaren kasua; japoniar zinemako autorerik eta izenbururik onenetako batzuetan sakontzeko aukera, gizarte japoniarraren egoera korapilatsua ia lur-arraseko hegaldian begien bistatik galdu gabe.
Antzinako zinema (jidaigeki) kritika sozialaren alibi gisa; gaztetasunaren ideia amaigabearen birdefinizioa 50eko hamarkadatik aurrera; emakumeak gizarte japoniarrean duen leku eta papera lantzen dituen aparteko emakume-erretratuen galeria; Ipar Amerikako okupazioaren eragina eta arrasto luzea, arrazoi anbibalentea, problematizazioarentzako liluraren eta alibiaren iturri aldi berean; yakuza antiheroi gisa, 30eko hamarkadako anarko-nihilismotik bere gorespenera pop ikono gisa 50eko hamarkadan, eta pertsonaia marjinalekiko eta beren ingurunearekiko joera berezia, Nikkatsu konpainiaren beste ezaugarrietako bat, aukeraketa honek sortzen dituen ardatz nagusiak dira”…

Martxoak 20. 17etan.
Sun In The Last Days Of The Shogunate / Shinagawa Path

Yuzo Kawashima, 1957, 110’, b/n, 35mm, VOSE.
Rakugoka batek (Japoniako ipuin-kontalari tradizional bat) putetxe batean egon beharko du, zorrak kitatu arte. Zein baino zein xelebreagoa den pertsonaiez –samuraiak, geishak, merkatariak eta agitatzaile politikoak– betetako endredozko komedia zoragarri hau (Akira Kurosawaren gustukoena) zinema japoniarreko bost film onenen artean dagoela esan ohi da.

Programa osoa. Hemen.

Almodovar zikloa

Que he hecho yo para merecer esto / Tacones lejanos. Fotogramak

Alhondiga Bilbao.
Maiatzaren 5etik uztailaren 1era.
Zikloko Programazioa.

Nahiz eta pelikula guztiak ikusita eduki gogo handiz berrikusiko nituzke ia gehienak. Ia gehienak diot Los abrazos rotos ez zitzaidalako batere gustatu. Hasierako filmak gustokoago nituela uste dut, baina arrazoia ez daukat argi. Kontatzeko modua bere hastapenetan freskoagoa iruditzen zitzaidalako agian, edo nerabea izanda erakusten zuen helduen mundu hori txunditu egiten ninduelako… nolanahi ere hasierako filmen istorioak gehiago sinisten nituelaren sentsazioa daukat.
Astero bi ematen dituzte, aste honetakoak galdu ditugu iada, bere filmgografiako lehenengo biak.

Lukas Moodyssonen zinema

Suediar honen pelikulak ikustea gomendatzen dizuet. Bere filmografiako lehenengo hiru pelikulak ikusita ditut ta hirura oso onak eta ezberdinak.

Fucking Åmål. (1998) Nerabe garaiak, eskola aldaketa, amodioa.
Juntos (Tillsammans). (2000) Komuna Hippy bat Suedian.
Lilja 4-ever (2002). Errusiar neska gazte baten bizitza. Hau gogorragoa da.

Urrengoak ikusteko irrikitan nago.
Terrorister (2003)
Ett hål i mitt hjärta (2004 )
Container (2006)
Mammoth (2009)

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.