The Knife, Heartbeats

.
Oso talde interesgasrria. Patineteen mugimenduak harrapatu egiten du, ezta?. Osteko animazioa ez dut gustoko.
Ez dakit zenbat diska dituzten, nik “Deep Cuts” (2004) diska gomendatzen dizuet. Heartbeats-ek, bereziki flipatu egiten nau, 80. hamarkadara eramaten nau zuzenean. Txikitatik ezagutzen dudalaren sentsazioa sortarazten dit, hasiera The Goonies-en abestia gogorarazten didalako agian. Ezagutzen duzuen José Gonzalezen Heartbeats abestia honen bertsio bat da bai,  niri originala gehiago gustatzn zait.
“Tomorrow in a year” (2010) diskan soinu digital abstraktuekin jolasten dute ta naiz eta entzuteko batere erraza ez izan, musika mota honen zaleentzako interesgarria izango dela uste dut.

Spotifyn dituzue biak.
Web ifizialean bideo gehiago dituzue.

    • astrozoro
    • Otsaila 27th, 2011

    dena ez da txarra izango, ezta? itxura edo estetika izugarri gustatu zait. ea ibilbide ona daukan blogak!

    • la negra
    • Otsaila 26th, 2011

    Atzo geneukan zalantza argituta; The Knife ta Little Dragon suediarrak dira ta Röyksopp norvegiarrak.

      • astrozoro
      • Otsaila 27th, 2011

      bueno, ez hartu txarrera baina lehendabizikoz kritikatxo bat egingo dizuet hartu duzuen hizkuntz-politikari buruz. zein da blogaren hizkuntz nagusia? edo, bestetik, hizkuntz aniztasuna al da oinarri? blogaren izenburua, hitz joko polita, bana ez gazteleraz ez euskaraz. aurkibidean, bi hitz gaztelera hutsean (politikeo eta letras), beste bi (agenda eta musika) anbiguoak (gaztelera zein euskara) eta azkena euskaraz (zinema). bestetik, aldameneko aurkibidean, den dena euskaraz. eta, amaitzeko, blogean agertzen diren zita guztiak, gazteleraz. nahita egin duzue holan? zein da helburua edo arrazoia?

        • la negra
        • Otsaila 28th, 2011

        Bai? agian piskat kaotiko dago… batzartxoren bat falta zaigu orden piskat lortzeko, hasteko gogoa geneukan ta zegoen moduan publikatu dugu. Niri hizkuntza nagusia euskara izatea gustatuko litzaidake baina hori parte hartzen dugunon arabera izango da. Hizkuntzen aniztasuna gustoko dugu blogean gaudenok ere, baina korapilotsua izatea ere ez nuke nahi. Gauza da bakoitzak nahi duen hizkuntzan idaztea, baina tag-ekin ere, euskaraz idazten duena tag-ak euskeraz jarriko ditu, ta gazteleraz idazten duenak gazteleraz… ondoren eskumako tag-en menuan duplikatuta agertuko dira hitzak… mmmm… ta esandakoetan adibidez, Ramiro Callek esandakoan… gazteleraz ondo ikusten dut.

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: