15M

Esan beharra daukat Espainiako hauteskundeen emaitzek atsekabetu nindutela. 15M mugimendua ikusita eta udal hauteskundeak izanda, pertsonen haserrea gehiago nabarmenduko zela uste nuen. Espainia dagoen moduan egonda! Denbora gutxi izan al dute? noiz hasi zen krisia? 15Ma hasiera bakarrik izatea espero dut. Más vale tarde que nunca.

Euskal Herrikoenetan behintzat ezkerralderuntz eman nahi izan den pausua igerri egin da. Eta poztekoa da. Bilduk askok uste genuen baino azkarrago hartu du indarra! Ezkerreko indarra EAJk baino gehiagokoa izatea euskaldun askorentzat epe luzerako helburua zen, eta honek hurrengo bozkapenetarako motibazio potentea da. Beste alde batetik ikusita, bozka hauek mantendu egin behar dira, ta  jendeak berehala galtzen du itxaropena. Politikak zelan burutzen diren ikusi beharko da. Eta bakoitzak bere zama zatia bere gain hartu beharko du ere. Hausnartu. Gure eguneroko bizitza gure ideologiarekin bat egiten saiatzea oinarrizkoa da, zaila bai, baina oinarrizkoa.

Politikarien lana ikusita ere normala izaten da itxaropena galtzea. Baina ez al gara askotan gure onetik ateratzen ere gizartea zelangoa garen ikusterakoan? Nire ustez politikariek gure islada dira, ta adibide gisa Espainiako egoerara bueltatuko naiz ta galdera bat botako dut; Espainian IUk indar politiko gehiagorik ez dauka  hauteskunde legediagatik ala espainako ideologia PP ta PSOEk aski ongi adierazten dutelako?

La profesión periodística ante las protestas ciudadanas

Materiales para la reflexión sobre las movilizaciones de mayo

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: