la corrala utopia. kaleratzeen aurkako okupazio kolektiboak

Atzo, desobedientzia zibilaren inguruan antolatutako jardunaldiei bukaera emateko, euskal herriko eta estatu mailan ekintza zuzen desobedienteak praktikara eroaten dituzten herri mugimendu ezberdinen lan muduak ikusi genituen. bertan, Mugitu! AHT Gelditzeko taldea, Isaac Hacksimov interneten murrizketen kontrako taldea, eta Grupo 17 de marzo sevillako kaleratzeen kontrako laguntza jurudikoa ematen duten abokatu taldearen borroka moduak aztertu genituen.

Hauetatik, sevillako “la corrala” okupazio kolektiboen ekintzei buruz hitz egin nahiko nuke (la corrala utopia). La corrala, sevillako saldu gabe dauden pisu batzuen auzoa da.  Banketxeek (Ibercaja kasu honetan) saldu gabe dituzten pisuak, kaleratuek eta langabezian dauden familiek okupazio masiboak, irekiak eta mediatikoak antolatzen dituzte, bankuetxeak giza alokairu merkeetara bideratzeko presioa eginez. Ekintzaileen gehiengoa emakumeak izanda, arrigarria da nola herri mugimenduetan edo ta alderdi politikoetan inoiz egon ez dan jendearen konpromezu maila. Bideo pare bat errealitate hau ezagutzeko……

http://corralautopia.blogspot.com.es/

http://www.17demarzo.org/

    • la negra
    • Otsaila 28th, 2013

    Lotsagarria … etxebizitza libre merkatuan sartu zutenean luxuzko produktu moduan, bere balioa gora egiten zuen neurrian familien botere ekonomikoak proportzio berdinean behera egiten zuen.
    Lehenago antolatu gintezkeen… nik kexak gogoratzen ditut… baina ez ekintzak. Ez ginen antolatu, inork ez gintuen antolatu. Non zeuden eragile sozialak, non zeuden hedabideak, non geunden gu…
    Autokritika piskat egin ostean…
    Iñoiz ez izatea baino… berandu izatea hobe…
    Animo la corrala utopia!!

    • Jon Urraza
    • Otsaila 25th, 2013

    gustatzen zaizkit. eskubideak eta zuzenbidea herritarren alde interpretatzen duten abokatuak. beste alde batetik web orrialde “kasero” bat egin dut antzezlana eta pelikulari buruzkoa zeuire kartelak agertzen dira.

    http://urrazajon.wix.com/morritsonetagartzia

    jon

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: