Henry David Thoreau

250px-Henry_David_Thoreau

Henry David Thoreau (1817-1862) Ameriketako Estatu Batuetako idazleak ez zuen inoiz kargu politikorik izan, ez zen ezkondu eta ez zuen haurrik sortu. Eta, halere, Historia aldatu zuen. Haren bizitzako gertaerarik garrantzitsuenak bi izan ziren: ekintza xume bat —Basoan etxola batera bizitzera joan zen bi urtez— eta zergak ordaintzeari uko egin zion –. Baina etxolan idatzitako Walden liburuarekin gaurko ekologismoaren aitzindaria bihurtu zen. Kartzelako esperientziatik abiatuta, berriz, Desobedientzia Zibila maisulana idatzi zuen.Testu horretatik atera zuen Martin Luther Kingek indarkeriarik gabeko erresistentziaren ideia.Pertsona gutxik eragin dute horrenbeste haingutxirekin.Walden basoan bizitzen egonda, gobernuaren funtzionario batekin ezbehar bat izan zuen, zergak ordaintzeari uko egin zionean. Izan ere, Thoreauk ez zegoen Mexikoko Gerra aurrera eraman, eta esklabotza onartzen zuen gobernu bati laguntzeko prest. Hika-mika honen ondorioz kartzelaratua izan zen, eta hurrengo egunean askatua, lagun batek fidantza ordaindu ostean.
Bere pentsaera politikoa “Resistance to civil Government” liburuan argi eta garbi uzten du.Gobernuaren betebeharra eta berorren eragina giza bizitzan aztertzen ditu. Gizabanakoek burututako ihardueretan gobernuak eragiten dien ondorioei kaltegarri direla esaten du. Bere ustez gobernua hobea da gutxien agintzen duen heinean, eta gobernu hoberena inolako aginterik ez duena dela esatera heltzen da.

    • Jon Urraza
    • Martxoa 3rd, 2013

    liburu hori etxean daukagu

    • la negra
    • Martxoa 3rd, 2013

    Aste honetan desobedientzia adibide bat ikusi dugu, Bergarako udaletxeak, Eskoriatzako udaletxearen pausuak jarraituz eta banderen legeari aurre egiteko, herrian bizi diren nazionalitate guztien banderak ipini dituzte. Gustatu zait.

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: