ARRESIA DONOSTIAKO BOULEBARREAN

Aurreko astean segiko 6 gazteen atxiloketa sahiesteko antolatutako desobedientzia ekintza zuzen ezbiolentoaren inguruan asko hitzegin da sare sozialetan eta komunikabide “tradizionaletan”. Askotan blog hontan desobedientziaren inguruan hitz egin dugu, eta aurreko asteko #arresia kanpainaren arrakasta (nahiz eta gazteak atxilotuak izan) goraipatu nahiko nuke. Honelako ekintza motak aurrera eramateko aurretik egin beharreko lana (partaideen prestakuntza, poliziarekin izan beharreko jarrera,komunikabideak landu, sare sozialetan mezua zabaltzea…)

    • la negri
    • Apirila 23rd, 2013

    Bortizkeriak, alde guztietakoak, muturreko pentsamenduak nabarmentzen ditu. Horrelako gizarte baten ezinezkoa da pertsona ezberdinek auzo/herri ekintzetan naturaltasunez hurbiltzea. Horren adibide hurbil bat gogoratzen dut Lamiakon, non auzo-talde ekologista bateko partaide batek esan zidan, nola nahiz eta talde misto bat izan, independientea, ezker abertzaleko kideak ere egoteak auzoko batzuei atzera botatzen ziela. Eta hau nire ustez norabide guztietan gertatzen da. Nik egin dut ere.
    Siglekin apurtu behar dugu ta edukiak begiratu. Herri mugimendu irekiak naturaltasunez nahas daitezen. Bakoitzaren lana dugu hau eta gure ustezko ordezkarien lana… ikusia daukagu… zero zaborren inguruko tirabirak, PSNk Barcinaren kontrako zentzura mozioan abstenitzeko argudiatutakoak… e – du – ki – ak.
    “Biolentziarik gabeko” (kakotxen artean bai) gizarte batetan errazagoa da, ta urteak behar izango dira. Oso ondo egon da Donostiakoa, nahiz eta operazioa ezin gelditu. Nik pausu bat gehiago bezala hartzen dut. Aurrerapausua. Handitua?… estrategia?… niretzat aurreapausua. Historia bakarra dago baina bakoitzak bere modura sentitzen du beti. Luzea da bidea… aurrera.

  1. http://m.berria.info/78591

    Emen argi ikusten da ertzaintzak jokoz kanpo geratu zela boulebarreko asuntuarekin, bertan gertatu zenaren informazioa zabaltzeko bildu ziren kazetariei ere ez zieten bere lana egiten utzi (eurek esandako leku konkretu batean sartu zituzten). Eta leku hortatik kanpo zeudenei ba betikoa….jipoitu, Argiako kazetari bati bezala.

    Zer dela eta saiatu dira kazetarien lana kontrolatzen? Zeren beldur dira?

  2. Kontua da ane estrategia aldaketa nabarmena dala, hau da, batere ez integratzailea izatetik ( borroka armatua) integratzailera pasatzea lortu dutela, eta nahiz eta batzuei ez gustatu, honek mediatikoki daukan garrantzia handia da. Ez nahiz sartuko balorazio superfizialetan, alegia, pausu eskaz edo handiak eman dituzten baloratzen (hori bakoitzaren esku) baina desobedientzia zibilaren inguruan egin duten apustua kontutan hartzekoa da, gehien bat badakitelako testuinguru “armatu” baten barruan gertatu izango balu atara beharreko etekin politikoak eskasak izango liratekela.

      • ane
      • Apirila 22nd, 2013

      bai niretzako momentuz kanpotik eragindako estrategi aldaketa “fragila” bat da, eta horregatik oraindino ondo “integratuta” ez dauena, sukaldeko lana falta da, lehenengo sukalden denbora egon gero plazara bueltatzeko, barrutiko kanporako lana interesgarriagoa da niretzako, eta iraunkorragoa, benetakoa, bainan lehen bait lehen plazaratu nahia…ummmm… donostiko plazan… niretzako antzerki moduko bat izan da.

    • ane
    • Apirila 22nd, 2013

    ba nire ustez ez da izan hainbesterako ekintza, goraipatzekoa dinot, oso ondo dago modu ez-biolentoak jorratzea noski, eta horrek dakarren buru-lana interesgarria da oso, batez ere ezker abertzale munduan, bainan niretzako “superfizialitate” moduko bat somatzen dut oraindino, ez dakit zelan esan; benetako buru lana falta denean…norbere burua “saltzeko” premia igertzen da…orain “borroka pazifikoa…¿¿” Zelan egin duzu saltoa?? estrategia aldaketa????…..Lana falta da. Ni benetan oso exigentea naiz.

    ane

    • ibai78
    • Apirila 22nd, 2013

    Egin dutena primeran iruditzet zait baina kurioso iruditzen zaizkit bi gauza: lehenengoa badirudiela orain ezkerabertzaleak desobedientzia ez biolentoaren adibide miresgarria direla (!!) ta bigarrena zergatik erabiltzen dute bakarrik indar guzti hau berain abertzalmilitanteak defendatzeko? Nere ustez gero ta gehio, sindikatu askok bezala beraien parrokiara doazenaz bakarrik arduratzen dira.

      • la negri
      • Apirila 24th, 2013

      Presoen aldeko ekintzak izan dira nire ustez ere indartsuenak bai. Beste arloetan lan egin da bai, baina ez indar berdinarekin. Akats handia izan da ere nire ustez presoen egoera arlo guztietara eraman nahi izatea, ez da batere ona izan herri mugimenduetarako. Badirudi blokean egon behar dugula ados. Esaterako ekologi gai zehatz baten zalaketarako bizikletada egin eta beti ere presoen argazkiak agerian eramaten ziren, ondorioz pertsona askok ez zeuden eroso eta ez zuten ekintza horretan parte hartzen, nahiz eta bizikletadarekin guztiz ados egon. Honetaz asko hitzegin dugu. Borroka egunero egiten delarekin ados nago baina ideologiak blokean tratatzearekin ez. Indarrak galtzen dira bidean, parlamentuan alderdi txikiekin gertatzen den moduan. Ez dezagun eskema hori kalean errepikatu.
      Lasarteko alkateak (bera zela uste dut) atez-ateko kontsultaren ostean esandakoa klabea iruditzen zait, eta asko poztu nau entzuteak, erratu egin direla Bilduren aldeko bozkak, atez-atekoaren aldeko bozkak zirela uste izan dutenean.
      Hori da ba… eduki zehatzak, ez siglak.

        • ane
        • Apirila 24th, 2013

        Eta ez.duzue.uste goraipatu behar dela batez ere, biolentzia jasan duten hainbat eta hainbat jende, zeintzuk ez.duten erantzun biolentzia berdinagaz???

          • la negra
          • Apirila 29th, 2013

          Noski goraipatu behar dela, baina nire ustez gauza batek ez dio besteari itzalik egin behar.

          • ane
          • Apirila 29th, 2013

          ya…esque niretzako badaude itzala ematen duten gauzak! zoritzarrez.

        • ane
        • Apirila 24th, 2013

        Negri, guztiz adoz zuk esandakoarekin: bakoitzak bere modura interpretatzen dau gertakizun berdina, nire kasuan ba inguruan famili, lagun eta abar (sobre todo famili)…daukat zeintzuek esaten duten estrategi aldaketa gordina (badaukat bilduko bozeramile lagun bat bebai) bat izan dala bide berri hau, ze esaten dutenez, etekinik ez zeunden ateratzen jada militar bidean, eta ez dute buru beharrezko (niretzako derrigorrezko) lan “etiko” bat egiten, ezta damurik…eta niretzako hauxe da koxka, lan hori ez bada egiten (beste lan batzuk bezala, beste “dueloak” modura…etc), historioa errepikatuko da noski, beti bezala, landuta ez dagoena bueltatuko da beti. Hortaz, nik orduan goraipatuko dut horrelako ekintza landuagoak.

        ane

    • la negra
    • Apirila 22nd, 2013

    …”Ostiraleko Bulebarreko gertakarien ondoren, BERRIA.INFOk gaur desobedientziari buruzko mahai ingurua egingo du 17:00etan. BERRIAren webgunean bertan ikusi ahal izango da zuzenean”…

      • ane
      • Abuztua 27th, 2013

      urriak 5 colegio de medicosen bilbon; mesa redonda victimas de diferentes terrorismos,.una experiencia grupal. grupo de psicoterapia analitica de bilbao.

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: