Desazkundea…

Hazkundea (produkzioarena) progresuaren sinonimo bezala aurkezten ari digute behin eta berriz. Baina posiblea al da etengabeko hazkundea? Herrialde guztiena? Errekurtso finituak dituen planeta batean hazkunde infinituak planteatzea koherentea al da? Logikak esaten digu jasangarritasuna eta egun munduan erabiltzen dugun sistema kontsumista,  ez datozela bat.  (*ta ez gaitezen engainatu ere,  gure sistema zuzentzen duten estiloko kapitalista zintzo batek, honen inguruan zera esan beharko lukeelako …”herrialde guztien garapena? bai zera! “… barre algara batekin bukatuz…)

Kontzeptua aztarna ekologikoan dauka oinarria. Herrialde bakoitzak bere aztarna ekologikoa aztertuz eta onartuz, ondoren produkzioa eraldatu, adaptatzea. Herrialde batzuk hazkundearen bidea jarraitu dezakete eta beste batzuk, iparraldeko herrialde gehienak, desazkundearen bidea hartu beharko genuke.

Hortaz, hasiko gara desazkunde progresibo bat planteatzen edo bapateko desazkunde bortitza pairatu nahi petroleoa, mineral asko, edota ur kantitateak eskasak zaizkigunean?
Pertsonalki beldurra ematen dit. Ezin dugu ahaztu egun bizi dugun lapurreta-krisi honetan “sistemak”, dena ukatzearen jarrera agertu zuela txiringitoa lehertu zenerarte. Berdina egingo dute honetan ere? Jendearekin gai honetaz hitzegin dudanean ikusi dut konfidantza daukala gizakian. Askok errekurtsoak “bukatzen” direnerako beste produkzio sistema bat aurkituko dugularen uste osoa daukate.  Bai agian bai, baina zenbat krisialdi latz pasatu ostean?

Carlos Taiboren “Decrecimiento” liburua gomendatzen dizuet (mehea da).
Liburuaren laburpen gisa 45 minutuko bideo hau ikusi dezakezue ere, hizlaria Carlos Taibo bera da. (beti bazala liburua hobeto dago, ideiak gehiago sakontzen dituelako…)

  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: