Zinema Japoniarra

Sin título-1

 

…”Zinemateka: Nikkatsu, 100 urte. Martxoaren 6tik apirilaren 11ra.
Produktore baten ikustaldia egitea zinemaren historian sakontzeko modua da, ez da izenburuen eransketa soilera murrizten. Batetik, estrategia industrialaren azterketa posible egiten du gizartearen transformaziora eta publikoaren gogoaren bilakaerara moldatu ahal izateko. Bestetik, mugimendu honetara moldatu dira hainbat produktore, birsortu eta bereganatu egin dute, eta honen berri azaldu nahi da. Hauxe da atzera begirakoaren kasua; japoniar zinemako autorerik eta izenbururik onenetako batzuetan sakontzeko aukera, gizarte japoniarraren egoera korapilatsua ia lur-arraseko hegaldian begien bistatik galdu gabe.
Antzinako zinema (jidaigeki) kritika sozialaren alibi gisa; gaztetasunaren ideia amaigabearen birdefinizioa 50eko hamarkadatik aurrera; emakumeak gizarte japoniarrean duen leku eta papera lantzen dituen aparteko emakume-erretratuen galeria; Ipar Amerikako okupazioaren eragina eta arrasto luzea, arrazoi anbibalentea, problematizazioarentzako liluraren eta alibiaren iturri aldi berean; yakuza antiheroi gisa, 30eko hamarkadako anarko-nihilismotik bere gorespenera pop ikono gisa 50eko hamarkadan, eta pertsonaia marjinalekiko eta beren ingurunearekiko joera berezia, Nikkatsu konpainiaren beste ezaugarrietako bat, aukeraketa honek sortzen dituen ardatz nagusiak dira”…

Martxoak 20. 17etan.
Sun In The Last Days Of The Shogunate / Shinagawa Path

Yuzo Kawashima, 1957, 110’, b/n, 35mm, VOSE.
Rakugoka batek (Japoniako ipuin-kontalari tradizional bat) putetxe batean egon beharko du, zorrak kitatu arte. Zein baino zein xelebreagoa den pertsonaiez –samuraiak, geishak, merkatariak eta agitatzaile politikoak– betetako endredozko komedia zoragarri hau (Akira Kurosawaren gustukoena) zinema japoniarreko bost film onenen artean dagoela esan ohi da.

Programa osoa. Hemen.

Henry David Thoreau

250px-Henry_David_Thoreau

Henry David Thoreau (1817-1862) Ameriketako Estatu Batuetako idazleak ez zuen inoiz kargu politikorik izan, ez zen ezkondu eta ez zuen haurrik sortu. Eta, halere, Historia aldatu zuen. Haren bizitzako gertaerarik garrantzitsuenak bi izan ziren: ekintza xume bat —Basoan etxola batera bizitzera joan zen bi urtez— eta zergak ordaintzeari uko egin zion –. Baina etxolan idatzitako Walden liburuarekin gaurko ekologismoaren aitzindaria bihurtu zen. Kartzelako esperientziatik abiatuta, berriz, Desobedientzia Zibila maisulana idatzi zuen.Testu horretatik atera zuen Martin Luther Kingek indarkeriarik gabeko erresistentziaren ideia.Pertsona gutxik eragin dute horrenbeste haingutxirekin.Walden basoan bizitzen egonda, gobernuaren funtzionario batekin ezbehar bat izan zuen, zergak ordaintzeari uko egin zionean. Izan ere, Thoreauk ez zegoen Mexikoko Gerra aurrera eraman, eta esklabotza onartzen zuen gobernu bati laguntzeko prest. Hika-mika honen ondorioz kartzelaratua izan zen, eta hurrengo egunean askatua, lagun batek fidantza ordaindu ostean.
Bere pentsaera politikoa “Resistance to civil Government” liburuan argi eta garbi uzten du.Gobernuaren betebeharra eta berorren eragina giza bizitzan aztertzen ditu. Gizabanakoek burututako ihardueretan gobernuak eragiten dien ondorioei kaltegarri direla esaten du. Bere ustez gobernua hobea da gutxien agintzen duen heinean, eta gobernu hoberena inolako aginterik ez duena dela esatera heltzen da.

Elikadura subiranotasuna

«Gure inguruan ekoizten dira behar ditugun elikagaien %80» 

2011ko irailean sortu zuten Hermeneus Interneteko ataria Eduardo Elorriagak eta Alvaro Barriosek. Sare sozialetan oinarritutako merkatu digital gisa definitzen dute webgunea. Bitartekaririk gabe elikagaiak erosteko erreminta bat da, bezero eta ekoizleak harremanetan jartzen dituena. Bost hilabete bete ditu proiektuak, eta dagoeneko 2.500 parte hartzaile lortu dituzte, ekoizle, bezero eta logistika alorrekoak denak. Enpresak Basaurin du egoitza nagusia, Bizkaian. 

Proiektua glokala, hau da, pentsatu globalki, eta ekin lokalki.

Nola erabili?
Lehenengo gauza, erregistratu. Ondoren sartu duzun helbidearen inguruko ekoizleak agertuko zaizkizu bilatzailean. Lekua edo produktuen arabera bilatu daiteke. Batzuk jakin batzuk  dituzte soilik, uhazak, haragia, gazta… beste batzuk aldiz ortuko produktu barietatea eskeintzen dute saski lote baten.

on egin !

www.hermeneus.es

hermeneus

hermeneus_2

la corrala utopia. kaleratzeen aurkako okupazio kolektiboak

Atzo, desobedientzia zibilaren inguruan antolatutako jardunaldiei bukaera emateko, euskal herriko eta estatu mailan ekintza zuzen desobedienteak praktikara eroaten dituzten herri mugimendu ezberdinen lan muduak ikusi genituen. bertan, Mugitu! AHT Gelditzeko taldea, Isaac Hacksimov interneten murrizketen kontrako taldea, eta Grupo 17 de marzo sevillako kaleratzeen kontrako laguntza jurudikoa ematen duten abokatu taldearen borroka moduak aztertu genituen.

Hauetatik, sevillako “la corrala” okupazio kolektiboen ekintzei buruz hitz egin nahiko nuke (la corrala utopia). La corrala, sevillako saldu gabe dauden pisu batzuen auzoa da.  Banketxeek (Ibercaja kasu honetan) saldu gabe dituzten pisuak, kaleratuek eta langabezian dauden familiek okupazio masiboak, irekiak eta mediatikoak antolatzen dituzte, bankuetxeak giza alokairu merkeetara bideratzeko presioa eginez. Ekintzaileen gehiengoa emakumeak izanda, arrigarria da nola herri mugimenduetan edo ta alderdi politikoetan inoiz egon ez dan jendearen konpromezu maila. Bideo pare bat errealitate hau ezagutzeko……

http://corralautopia.blogspot.com.es/

http://www.17demarzo.org/

Ver “Desobedientzia zibila Euskal Herrian – Ziztadak dokumentala” en YouTube

Ezbiolentzia jardunaldia Bilbon

ezbiolentzia

Gogotxu joango naiz bihar Bidebarrieta liburutegira. Animatzen?
Jardunaldiak buruak esnatzeko, antolakuntza soziala ekintzak ziurtatzeko.

http://www.ezbiolentzia.org/

Otsailak 20, asteazkena 19:00etan. Mediterraneoko alde bietako hiritar ekimenak krisari aurre egiteko: autogestioa eta desobedientzia.
Otsailak 21, osteguna 19:00etan. Desobedientzia krisi garaian.
Otsailak 22, ostirala 19:00etan. Mahai-ingurua: Euskal Herria: aukera da orain.
Otsailaren 23an, 9:30- 14:00. Tailerra: Ezbiolentzian funtsatutako estrategien diseinua. (izena eman behar da).

gure diruarekin…

Jardunaldiak buruak esnatzeko, antolakuntza soziala ekintzak ziurtatzeko.
Gure ideologia, gure eguneroko ekintzek definitzen dute.

Bankuen jokabide txarren inguruan hitzegiten digute dokumental honetan…

Bancalimpia.com web orrian PDF formatoan eskegi dute 2010ko informea.
BBK eta Caja Laborala aipatzen dira… (46-55-57- orr.)…

…”Banca Limpia ya está consiguiendo que reaccionen  las propias entidades financieras. De hecho,  BBKha comunicado recientemente a SETEM que su participación en Thales, empresa dedicada a la fabricación de armas nucleares, fue vendida poco antes de lanzarse el informe, donde se registra dicha relación en diciembre del año 2010″…

gararen arabera (informean ez da hau aipatzen)…”KutxaBank y el problema CAF. La empresa CAF se encuentra en Gipuzkoa y sus orígenes se remontan a 1860. Su negocio principal se encuentra en la fabricación de trenes y de vagones. Sin embargo, un 5% de su producción tiene una finalidad militar, según el Centro Delàs. En concreto, se dedicaría a realizar blindajes para carros de combate. La postura de Calvo a este respecto es tajante: «Si es sólo un 5% cuesta menos erradicarlo. Mientras tenga ese tumor, consideraremos a CAF dentro de las empresas que tienen armamento y los bancos que la financian seguirán en la lista». La Kutxa tiene el 27,52% de las acciones de CAF, la BBK, el 5,81% y la Vital posee el 1,65%. La valorización según ventas de estas acciones es de 9,39 millones de euros, lo que les coloca en novena posición del ranking.