Sonar 2011

Plastikman. LCD Soundsystem. Sonar2010. Photo:Sonar.es


Ekainaren 16,17 ta 18a.
Bonua piskat merkeago erosteko aukera bihar 15 bukatzen da, 130 eurotan, ostean 155 euro balioko du. Bi gaurentzako bonua erosi daiteke ere 100 eurotan. Aurten beranduago erabaki behar izango dut joango naizen ala ez. Dirua! edo diru falta hobeto esanda!

Pasadan urtekoetatik LCD pasada bat izan zen. Bukatu ta berehala Plastikman hasita zegoen ta ikustera hurbildu ginen, aho zabalik bukatu nuen.
Oraingoz ateratako kartela… 17 ta 18an; Underworld, Salem. 16, 17 ta 18an; A-Trak, Atmosphere, Hype Williams, Little Dragon ta Tyondai Braxton.

Little Dragon!!

Info gehiago, web ofizialean.

Advertisements

Lukas Moodyssonen zinema

Suediar honen pelikulak ikustea gomendatzen dizuet. Bere filmografiako lehenengo hiru pelikulak ikusita ditut ta hirura oso onak eta ezberdinak.

Fucking Åmål. (1998) Nerabe garaiak, eskola aldaketa, amodioa.
Juntos (Tillsammans). (2000) Komuna Hippy bat Suedian.
Lilja 4-ever (2002). Errusiar neska gazte baten bizitza. Hau gogorragoa da.

Urrengoak ikusteko irrikitan nago.
Terrorister (2003)
Ett hål i mitt hjärta (2004 )
Container (2006)
Mammoth (2009)

Eulalia Abaitua argazkilariaren erakusketa

Argazki dokumentala.
Erakusketa Euskal Museoan maiatzaren 29rarte.
Unamuno Plazan, Bilbo.

Historiak argazkilari profesionaltzat eduki ez arren, gure emakumezkoen argazkilarien aintzindaria da. Alberto Shommeren hitzetan «un ojo sensible que ama a su pueblo y se dedica a interpretarlo (…) es una auténtica reporter», bere lana «de una gran pureza morfológica y etnográfica» eta bere artea «componer con extrema naturalidad».

Info gehiago.
Eulalia Abaitua. Fuente: Euskonews.