Posts Tagged ‘ animazioa ’

Paranoia Agent

Anime telesail itzela hasieratik bukaerararte.
2004ko telesail labur honek Japonian dauden arazo sozial ezbedinen kritika aurkezten digu modu trebe  eta misteriotsuan.
Kale eraso zehatz batzuk gertatzen hasten dira eta horrekin batera ikerketa poliziala. 13 kapitulutan zehar pertsonaia ezberdinak agertzen doaz bakoitza bere egoera bereziarekin.
Animazioari dagokionez  marra garbiko pertsonaiak eta kalitatezko hondo landuen bateraketa gidoiaren kalitate maila mantentzen du.
Soinu-banda ere ezin dugu ahaztu, SARRERAko abestiak zirrara pizten du eta ITXIERA abestiak aldiz hausnaketara darama, amets iragarleak esnatzen zaituen momenturarte! ZA-TE!

Ezinbestekoa.

Advertisements

laburmetraiak

 

Zona corta

http://www.canalplus.es/play/masgeneros.html?can=PLTVZC

Laburmetraiaz eroso disfrutatzeko Canal+eko sail oso interesgarria. Gaur 3-4 ikusi ditut ta kalitate maila gustatu zait! Animaziori dagokionez behintzat. Linkean doan hau, beste post bat merezi duen  Shaun Tan ilustradore eta idazlearen “The Lost thing” da. Aukera ona hasteko.

cortometrajes.org

http://cortometrajes.org/cortometrajes/cortometrajes-animacion-2d-3d/

Usavich


Animazio miniserie handia!!
MTV Japoniarako egin zen 2006ean, Tomioka Satoshi animatzailearen Kanaban Graphics-ek ekoiztuta.
Bideojoko itxura totala dauka, estetika, narrazioaren estruktura eta hau laguntzen duen musikagatik.

kapitulu guztiak.

Bideoklipa!

.
Bideoklipak beti gustatu izan zaizkit, txikitatik. Aste honetan hau aurkitu dut animazio teknika motak bilatzen. Niretzako ezezaguna den Parson Brown taldearen “Mexican Standoff” abestia, Bill Plymptonek animatua. Abestia asko gustatu zait. Hau da nire gaurko gomendioa. Disfrutatu.