Posts Tagged ‘ anime ’

Paranoia Agent

Anime telesail itzela hasieratik bukaerararte.
2004ko telesail labur honek Japonian dauden arazo sozial ezbedinen kritika aurkezten digu modu trebe  eta misteriotsuan.
Kale eraso zehatz batzuk gertatzen hasten dira eta horrekin batera ikerketa poliziala. 13 kapitulutan zehar pertsonaia ezberdinak agertzen doaz bakoitza bere egoera bereziarekin.
Animazioari dagokionez  marra garbiko pertsonaiak eta kalitatezko hondo landuen bateraketa gidoiaren kalitate maila mantentzen du.
Soinu-banda ere ezin dugu ahaztu, SARRERAko abestiak zirrara pizten du eta ITXIERA abestiak aldiz hausnaketara darama, amets iragarleak esnatzen zaituen momenturarte! ZA-TE!

Ezinbestekoa.

Advertisements

Death Note

Portatil berria daukat ta sofan komiki digitalizatuak  irakurtzea bizio berria dut.
Nire lehenengo gomendioa Death Note da, emo generoko Manga.  Shinigamien mundutik heriotzaren kuaderno bat erortzen zaie gizakion mundura ta nerabe batek hartu egiten du, horrela hasten da historioa.  Emulean daukazue Manga osoa descargatzeko.

Seguru komiki irakurle shoftware asko egongo direla, hemen dituzue pare bat MangaMeeya, ta Comical ondo daude, erabiltzeko errazak.