Posts Tagged ‘ Artfutura ’

Artfutura XXI

Bideoa; Sachiko Kodama eta Yasushi Miyajima.  “Morpho Towers”.

Atzo Artfutura erakusketan egon nintzen, Alhondigan. Beste gauza bat espero nuen egia esateko, ez nuen informazio gehiegi irakurri joan baino lehen eta arte erakusketa bat zela uste nuen. Arte digitala ez ezik, kultura digitalaren inguruan dauden proiektuak ere batzen ditu, artea, animazioa, iragarkiak edo zibermundua.  21 urteko historia duen Artfutura jaialdiaren ibilbidearen aurkezpen bat da erakusketa hau.

Artfuturako aurreko edizioen katalogoa.  Hemen

Gehien gustatu zaizkidan artistak…
Burdin fluidoekin eginiko eskulturak. Goiko bideoa. (eskultura hau alhondigan dago baina bere atzoko funtzionamendua ez dauka honekin zerikusirik… txarto instalatuta egongo al da?)
Daniel Rozin.  Peg Mirror.
Theo Jansen. Eskultura kinetikoak .  Beast.  edo  Rinocerose