Posts Tagged ‘ bideoklipa ’

El columpio asesino Durangon

Diska berriaren aurkezpen abestia.


La gallina diskoko beste abesti on bat.

.
Diska berria atera dute; Diamantes, oraindik ez dut askotan entzun. Pop estilora hurbildu dira beraien estiloa mantenduz. Ez daukat arazorik horrekin, baina aurreko diskak sakonagoak iruditzen zaizkidala esango nuke. Melodiak agian indar gutxiago dute… mutilaren ahotsa ezberdina somatzen dut, kantatzeko modua edo, beste pertsona bat zela ere pentsatu dut. Bilatzen egon naiz, ta naiz eta taldean aldaketak egon diren, ahotsa aldatu dutelaren informazorik ez dut aurkitu.
Durangon egongo dira Plateruenan apirilaren 2an. Zuzenean ez ditut inoiz ikusi, nik ez dut galduko.

El columpio asesino, myspace.
Deian aurkitu dut berria.

Advertisements

The Knife, Heartbeats

.
Oso talde interesgasrria. Patineteen mugimenduak harrapatu egiten du, ezta?. Osteko animazioa ez dut gustoko.
Ez dakit zenbat diska dituzten, nik “Deep Cuts” (2004) diska gomendatzen dizuet. Heartbeats-ek, bereziki flipatu egiten nau, 80. hamarkadara eramaten nau zuzenean. Txikitatik ezagutzen dudalaren sentsazioa sortarazten dit, hasiera The Goonies-en abestia gogorarazten didalako agian. Ezagutzen duzuen José Gonzalezen Heartbeats abestia honen bertsio bat da bai,  niri originala gehiago gustatzn zait.
“Tomorrow in a year” (2010) diskan soinu digital abstraktuekin jolasten dute ta naiz eta entzuteko batere erraza ez izan, musika mota honen zaleentzako interesgarria izango dela uste dut.

Spotifyn dituzue biak.
Web ifizialean bideo gehiago dituzue.

Bideoklipa!

.
Bideoklipak beti gustatu izan zaizkit, txikitatik. Aste honetan hau aurkitu dut animazio teknika motak bilatzen. Niretzako ezezaguna den Parson Brown taldearen “Mexican Standoff” abestia, Bill Plymptonek animatua. Abestia asko gustatu zait. Hau da nire gaurko gomendioa. Disfrutatu.