Posts Tagged ‘ euskara ’

Atsotitzak

Atsotitzetan aipatzen diren gaiak, gizakion historiaren epe bateko pentsaera isladatzen duten heinean, interesgarri iruditu zaizkit beti.  Gotzon Garatek euskal atsotitzak liburu baten bildu zituen eta egun interneten eskura daukagu bere lana hitz bilatzaile ta guzti. Gainera baliabideak, gaztelera, ingeles ta latinezko esaeren baliokideen arteko jolasa ahalbidetzen du.

Gotzon Garate, atsotitzak. Web.

Hona hemen hausnartzeko batzu…

Ez har astoa lagun, ezpaduk behar zamadun.

Arrantzaliak dirua aguro eiñ eta aguro gastau. 

Zelango soñu, alango dantza.

Gerrak aittu, baño ikusi ez.

Ardi galdua atzeman daiteke; aldi galdua ez.

Ardia(re)n umia beti arkumia.

Dakianak bildur ituten (edukitzen), dakike gizon izaiten.

Ta betiko lehiara bueltatuz…
Algorta, txarri korta.

Advertisements