Posts Tagged ‘ musika ’

Connan Mockasin

Ona spotifyaren “artistas relacionados” atala!
Nahiz eta estilo ezberdinak bilatu psikodeliara bueltatzen naiz behin eta berriz. Zein pertsonala den musika sentitzeko modua…

Advertisements

trautoniuma !

1930eko “Neue Musik Berlin” soinutresna elektronikoen aurkezpenetarako jaialdian ezagutarazi zen. Nik, Sonar 2013ean aurkeztuko nuke berriro dudarik gabe.
Gizona, Oskar Sala. Ingeniaria, konpositorea eta musika elektronikoaren aintzindari bat izan zena,  hobekuntzak egin zizkion trautoniumari bere bizitza osoan zehar.


Metronomy

Aurtengo Sonarrean nire talderik begikoenak  Fatboy Slim, Amon Tobin eta azken aldiko aurkikuntza zoragarria Metronomy!

…”Inspirado por la versatilidad e inteligencia emocional Björk y Aphex Twin, Metronomy empezó como el proyecto digital de Mount, tras varios experimentos previos como batería. Tres discos más tarde, con un formato de banda consolidado y un sonido en evolución constante, Metronomy presentan en “The English Riviera”, su último largo y su cara más pop. Pop en forma de canciones que llegan repletas de funk de los setenta, languidez y sensualidad sin abandonar nunca la pista de baile”… www.sonar.es


PJ Harveyren azkena



PJ Harveyren musika estiloa ez zait inoiz bat ere gustatu, baina… a zer nolako diska azkenekoa!!
Agian ohiko zaleek justu kontrakoa esango duzue…

 

Beste Suediar bat, Lykke Li


.
Beste suediar baten jarraitze berria naiz, Lykke Li. Bi diska ditu iada ta biak oso onak, Youth Novels (2008) ta Wounded Rhymes (2011). Lehenengoa arinagoa edo alaiagoa.

Rich Kids blues. (2011)

I follow rivers. (2011)

Little bit. (2008)

El columpio asesino Durangon

Diska berriaren aurkezpen abestia.


La gallina diskoko beste abesti on bat.

.
Diska berria atera dute; Diamantes, oraindik ez dut askotan entzun. Pop estilora hurbildu dira beraien estiloa mantenduz. Ez daukat arazorik horrekin, baina aurreko diskak sakonagoak iruditzen zaizkidala esango nuke. Melodiak agian indar gutxiago dute… mutilaren ahotsa ezberdina somatzen dut, kantatzeko modua edo, beste pertsona bat zela ere pentsatu dut. Bilatzen egon naiz, ta naiz eta taldean aldaketak egon diren, ahotsa aldatu dutelaren informazorik ez dut aurkitu.
Durangon egongo dira Plateruenan apirilaren 2an. Zuzenean ez ditut inoiz ikusi, nik ez dut galduko.

El columpio asesino, myspace.
Deian aurkitu dut berria.

The Knife, Heartbeats

.
Oso talde interesgasrria. Patineteen mugimenduak harrapatu egiten du, ezta?. Osteko animazioa ez dut gustoko.
Ez dakit zenbat diska dituzten, nik “Deep Cuts” (2004) diska gomendatzen dizuet. Heartbeats-ek, bereziki flipatu egiten nau, 80. hamarkadara eramaten nau zuzenean. Txikitatik ezagutzen dudalaren sentsazioa sortarazten dit, hasiera The Goonies-en abestia gogorarazten didalako agian. Ezagutzen duzuen José Gonzalezen Heartbeats abestia honen bertsio bat da bai,  niri originala gehiago gustatzn zait.
“Tomorrow in a year” (2010) diskan soinu digital abstraktuekin jolasten dute ta naiz eta entzuteko batere erraza ez izan, musika mota honen zaleentzako interesgarria izango dela uste dut.

Spotifyn dituzue biak.
Web ifizialean bideo gehiago dituzue.